ikerketamerkatu-prospekzioa

2022 Gipuzkoa-ko Enpleguaren eta Profil Profesionalen beharrak

Adegik Gipuzkoako enpresen artean bi urtean behin egiten den Lan Beharren eta Lanbide Profilen Inkesta aurkeztu du. Bertan, honako hauei buruzko galderak egiten zaizkie: aurreikusitako jarduera eta kontratazioa, behar dituzten profilak eta espezializazioak, eskatzen dituzten kualifikazio- eta prestakuntza-beharrak eta behar dituzten langileak aurkitzeko zailtasunak.

Hiru lurralde historikoetako Confebaski lotutako enpresa elkarteetan aldi barean egin duten inkesta honi esker, beste urte batez hainbat eragile soziali hezkuntza-eta prestakuntza-eskaintza planifikatzen lagunduko diote, eta era berean enpresei beharrezko prestakuntza duten eta beren beherretara egokitzen diren langileak topatzen lagunduko diete.

Inkestak lan-merkatua eta haren beharrak hobeto ezagutzeko ekarpena egin nahi dio enpresen munduari, eta horretarako kontratatzaileen, hots, enpresen beraien egoera neurtzen du. Lehen eskuko informazioa jaso dugu enpresek dituzten aurreikuspenen inguruan: jardueran eta kontratazioan, zer espezializazio eskatuko dituzten, zer kualifikazio eta prestakuntza duten langileak beharko dituzten eta zer zailtasun izango dituzten profilak lortzeko.

Txostena: 2022 Gipuzkoa-ko Enpleguaren eta Profil Profesionalen beharrak

Egiletza: Adegi