Abiapuntua: Euskal Herriko Enpresak Trantsizio Demografikoaren Aurrean
Egungo enpresa eta erakundeek bizi dituzten erronka nagusien artean laugarren industria iraultzarekin lotzen diren erronka teknologikoak nabarmentzen dira sarritan: digitalizazioa, zibersegurtasuna, fabrikazio aurreratua, robotizazioa, adimen artifiziala, Big Data edo IoT, besteak beste. Enpresen baitan teknologia berriak barneratzen joatea eta sektore teknologikoak bultzatzea lehiakortasunerako iturburu ezinbestekotzat jotzen da.
Aipatu tendentzia teknologikoen eragina benetan esanguratsua bada ere, bestelako erronka sozial eta kulturalak enpresen agenda eta beharren artean lehentasun goronekoak bilakatu dira azken urteetan. Nabarmentzekoa da garapen jasangarriaren paradigmaren bidetik, enpresen artean eman den ESG (Environment, Social & Governance) irizpideen hedapena. Jasangarritasuna eta Gobernu Onaren printzipioez gain, enpresen alderdi eta inpaktu
sozialaren inguruko ardura handiagotu egin da, oraindik ere enpresen izaera soziala erabat garatu eta sendotzeko ibilbide luzea egiteko badago ere.
Artikulu asoa: Talentuaren kudeaketaren ikuspegia zabalduz: Aniztasuna eta hizkuntzen kudeaketa (PDF)
Egiletza: Auxkin Galarraga Ezponda