gidaikasketaktalentua

‘Talentua orientatzen’ ikasketak aukeratzeko tresna

2020an Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateak eta Ibermatica erakundeak “Talentua orientatzen” erreminta informatikoa sortu zuten DBHko 4. mailako ikasleei ikasketak aukeratzen laguntzeko. Tresna hau sortu da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako Gizarte Digitalerako Hezkuntza. Adimen artifizialaren eta big dataren erabilerarantz proiektuaren baitan.

“Talentua orientatzen” proiektua kezka batetik abiatu da: egungo ikasleek beren ibilbide akademikoan jarraitzeko hautaketan hainbat zailtasun izaten dituzte. Hala, kasleen %20,4ak gradua amaitu baino lehenago uzten dituzte bertan behera aukeratutako ikasketak. Ikerketak dioenaren arabera, arrazoietako bat da ikasleek berain interes eta konpetentzien autoezagutza falta dutela eta beraz, orientaziorako zailtasunak daudela. Gainera, kezka horrez gain, ikerketaren bultzatzaileek uste dute garrantzitsua dela lan merkatuaren ezagutza sustatzea: aukerak, beharrak, konpetentziak… Horregatik, tresna honen helburua ere bada hezkuntzaren eta lan munduaren arteko zubiak indartzea.

Galdetegia: Talentua orientatzen galdetegia 

Gida: Talentua orientatzeko gida (PDF)

Egiletza: Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultatea